ZATIKETA ZELULARRA INFORMAZIO GENETIKOA HERENTZIA MOTAK ODOL TALDEEN HERENTZIA SEXUARI LOTURIKO HERENTZIA

 

 

ADN:

Izaki bizidun baten informazio genetikoa gordetzen duen molekula luzea, helize bikoitzaren itxura duena

 

 

Gene:

ADN zatia (hau da, kromosoma zatia), izaki bizidunaren ezaugarri jakin bati buruzko informazioa gordetzen duena

 

 

 

Nahi duzu jakin zein gene aurkitzen den kromosoma bakoitzean? web-orri honetan jakin dezakezu (ingelesez):

 

 

Karakterea:

Gene batetan (edo bat baino gehiagotan) kodifikatuta dagoen izaki bizidunaren ezaugarria. Adibidez, begien kolorea ...

 

 



Kromosoma homologoak:

Karaktere berdinei dagozkien informazioa gordetzen duten bi kromosomak dira euren artean homologoak.

X eta Y kromosomak ez dira homologoak

 

 

 

 

Gizaki baten kariotipoa osatu, kromosoma bakoitza bere homologora eramanez:

 

 

Aleloa:

Gene batek karaktere baten informazio genetikorako izan dezakeen aukera bakoitza.

Izaki homozigotikoa:

Karaktere baterako bi aleloak berdinak dituena

Izaki heterozigotikoa:

Karaktere horretarako bi aleloak desberdinak dituena (irudian adibidez, lorearen kolorearekiko hererozigotikoa den landarearen kromosoma homologoak agertzen dira)

 

 

Fenotipoa:

Izaki baten ezaugarri morfologiko (itxura) eta fisiologikoen (funtzioa) multzoa

Genotipoa:

Izaki batek karaktere batekiko duen alelo-bikotea

Beraz, gure genotipoen (geneen) ondorioz, adibidez, gure aurpegiak itxura (edo fenotipo) jakin bat izango du:

 

 

Errepasatzeko ariketak:

(Euskarazkoan 4. jarduerari buruzkoa ez dugu ikusi. Erdarazkoan, 3b, 10 eta 11 aktibitateak egin ditzakezue)

 

 

 

Nahi duzu Mimi sagua klonatu? sartu bere zelula baten nukleoa, beste sagu baten obuluaren barruan

(lehenik obuluari nukleoa kendu behar zaio)